XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gizon baten barrua ezagutzea ez da ain zailla...
Or dator Bernardet, eta itz bi egin nai nituzke berarekin.
EPAILLE.
- Zer egin bear duan eta zer esan bear duan erakutsi nai aldizkio...?
APAIZA.
- Ez!
Gotzai jauna'ren agindu zorrotz bat eman bear diot...
Laister arte ba...
EPAILLE.
- Laister arte...!
APAIZA.
- Bernardet...!
BERNARDET.
- Zer nai du, jauna...?
APAIZA.
- Ezagutzen al nazu...?
BERNARDET.
- Ez, jauna, ez det ezagutzen...!
APAIZA.
- Gotzai jauna'ren ordezkoa naiz...
Berak bialdu nau.
Ara Bernardet...!
Emengo kontu auek asi zirala bada illabete.
Oraindik ez dakigu emen agertzen dan emakume ori nor dan...
Andra-Maria dalakotan etortzen dira guzti auek.
Eta ez-balitz, zer esango ez luteke gero Eleiza'ren etsaiak...?
BERNARDET.
- Ala da, jauna.
APAIZA.
- Orregaitik jakin nai luke Gotzai jaunak emen agertzen dan emakume ori nor dan.
Ze izen duan galdetu bear diozu-ba.
Ez zera bestela geiagotan onera etorriko.
BERNARDET.
- Ondo dago, jauna.
Nor dan galdetuko diot gaur agertzen ba-zait beintzat...
APAIZA.
- Guazen-ba, Bernardet...